Bernardo Atxaga Zumarragan bihar, martxoaren 3an

Bernardo Atxaga Zumarragan bihar, martxoaren 3an

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0
BERNARDO ATXAGAK ZUMARRAGA-URRETXUKO IRAKURLE TALDEAREN SOLASALDIAN PARTE HARTUKO DU
 
Zumarraga-Urretxuko euskarazko irakurle taldeak, martxoaren 3an egingo du bere hurrengo bilkura, hilabetero biltzeko ohiturari jarraituz, eta oraingoan, Bernardo Atxaga idazlearen "Zazpi etxe Frantzian" liburuaren gainean solastatuko dira, Zelai Arizti kultur etxean egingo den bilkurara gerturatzen diren taldekide eta gainerako literaturzaleak. Martxoko saio hori, ordea, berezia izango da, liburuaren egileak ere, Bernardo Atxagak, bilkuran parte hartuko baitu, Zumarragara horretarako propio etorrita.  
 
Martxoko saioan ohi baino jende gehiago inguratuko dela espero du Azkaratek: "idazlea gure artean egongo dela jakinda, jende gehiago animatzea normala da, are gehiago idazlea Atxaga izango dela kontuan hartuz". Izan ere, Atxaga euskarazko idazle unibertsalena da, bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta hamaika sari garrantzitsu lortu ditu. "Obabakoak", "Behi euskaldun baten memoriak", "Bi anai", Soinujolearen semea", "Gizona bere bakardadean" edo "Sara izeneko gizona", lan aski ezagunak dira literaturzaleen artean, eta oso estimatuak. 
 
Saioa martxoaren 3an izango da eta 9:30etan hasiko da . Ohi bezala Zelai Arizti kultur etxean izango da.