TOM HIL DA

TOM HIL DA

Maripaz Aranguren -
Erantzun kopurua: 2
Tom-en heriotzaren inguruan kokatuta dago dena. Semea galdu duen amaren sufrimendua gainezka dago. Amak, Tom hilda ikustean  sentitu zuena, hamar urte pasa ondoren, hitzik galdu gabe kontatzen du dena. Irakurri ahala, hunkitu egiten zaitu.  Zirrara sortzen dizu. Egia esan, tragiko samarra bada. Hori bai, erraz irakurtzen da eta ulerterraza da. Beno..., azkenerako aspergarria gertatu zaidala ere esan behar dut. Hirugarren baten iritzia gustura jasoko nuke. 
Maripaz Aranguren(e)ri erantzunda

Er: TOM HIL DA

Gurutze Arrieta -

Aupa Maripaz. Eta zer diozu Karlos Zabalaren itzulpenaz? Gustura irakurtzeko modukoa izan al da? Esango diguzu.

Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: TOM HIL DA

Maripaz Aranguren -

Kaixo Gurutze,

Karlos Zabalaren itzulpenaz zer diodan? Niri gustatu zait, modu apal batean dago itzulita. Erraz irakurtzeko modukoa da, hiztegi aldetik ere zailtasunik ez du. Ezin gaitezke euskarazko eleberri batekin gonbaratzen hasi eta hor ere idazle bakoitzak bere estiloa du.