Aulki jokoa

Er: Aulki jokoa

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0
Irakurle Taldeko lagunek hala adierazita hartu nuen liburu hau eskuartean gustura irakurtzeko modukoa zelakoan, eta halaxe izan da. Oso liburu polita iruditu zait, gertaera tristeak izan arren goxo kontatutakoak eta oso modu politean josiak. Izugarri gozatu dut liburua irakurriz. Erraz irakurri dut, gainera. Izenburua oso egokia iruditu zait. Ikusiko duzue, hartu eta irakurri; gozatuko duzuela esango nuke nik.