Aulki jokoa

Aulki jokoa

Jose Luis Azpillaga -
Erantzun kopurua: 2

Ganora handirik gabe hasi nintzen irakurtzen liburu hau: lokartu aurretik ordu laurden bateko irakursaioak eginez eta horrela. Kontua da nobelak hasieran hari mutur asko dituela, itxuraz, loturarik ez dutenak. Gainera, pertsonaia dezente agertzen dira. Azkenean, behintzat, ia lagatzekotan egon nintzen. 

Zorionez, Bernarren iritzia irakurri nuen eta horrek jarraitzera animatu ninduen (irakurle talde batean egoteak baditu bere abantailak). Hori dela eta, egun batzuetan ganora gehiagorekin irakurri dut nobela, gustura gainera, eta hasierako hari mutur horiek lotu direla eta zentzua hartu dutela ikusi dut.

Jose Luis Azpillaga(e)ri erantzunda

Er: Aulki jokoa

Gurutze Arrieta -
Pozten gara Irakurle Taldeak zuregan eragin positiboa egin duela jakiteaz. Gustura jasoko ditugu aurrerantzean ere zure iritziak. Mila esker.
Jose Luis Azpillaga(e)ri erantzunda

Er: Aulki jokoa

Gurutze Arrieta -
Irakurle Taldeko lagunek hala adierazita hartu nuen liburu hau eskuartean gustura irakurtzeko modukoa zelakoan, eta halaxe izan da. Oso liburu polita iruditu zait, gertaera tristeak izan arren goxo kontatutakoak eta oso modu politean josiak. Izugarri gozatu dut liburua irakurriz. Erraz irakurri dut, gainera. Izenburua oso egokia iruditu zait. Ikusiko duzue, hartu eta irakurri; gozatuko duzuela esango nuke nik.