Nora ez dakizun hori

Nora ez dakizun hori

Monika Perez -
Erantzun kopurua: 2

Ezustekoz beterik dago nobela, baina ez da poliziakoa. Martin alde batetik, Nora bestetik, idazlea korapilo andana askatzen joango da. Hori era oso politan egingo du eta tartean ipuinak uztartuko ditu.  

Nire barruan geratu dira pertsonaiak eta beraien ipuinak.

Monika Perez(e)ri erantzunda

Er: Nora ez dakizun hori

Ezabatutako erabiltzailea -

NORA EZ DAKIZUN HORI (IRATI JIMENEZ)

Nik irakurritako LIBURU BIKAINen artean kokatzen dot (bikaina baldin ez bada). Idatzita dagoen moduagatik, errealismo magikoan kokatuko nuke. Historia aurrera eta atzera doa, baina horren ondo idatzita dagoenez, jokoan barneratzerakoan disfrutatzea soilik dago.  Ipuinak tartekatzen ditu, baina hildo nagusia ipuin bat izanez. Baina ez pentsa ohiko ipuina danik.

Barrea eta negarra, deserosotasuna eta konplizitatea.

Monika Perez-ek idatzitakoaekin bat nator:”Nire barruan geratu dira pertsonaiak eta beraien ipuinak”.

 Ez da erreza irakurtzeko, atzera eta aurrera doalako,   

Irati Jimenez, zorionak eta eskerrik asko.

Ezabatutako erabiltzailea(e)ri erantzunda

Er: Nora ez dakizun hori

Gurutze Arrieta -
Irakurtzeko gogoa piztu didazue. Orain "Londres kartoizkoa da" liburuarekin ari naiz, baina hurrengoa izango da "Nora ez dakizun hori". Mila esker zuei ere.