ZAZPI ETXE FRANTZIAN

ZAZPI ETXE FRANTZIAN

Ezabatutako erabiltzailea -
Erantzun kopurua: 0

Atxagak historia hau Afrikan kokatzen du, El Congon hain zuzen ere, XXgarren medeko hasieran. Belgikako militarren pasarteak kontatzen ditu. Militar hauek ohiana erdiko postu militar batean daude.

Hasiera batean personajeak aurkezten ditu; nolakoak diran, nolako harremanak dauzkaten, nola bizi diren, postu militarrarn giroa ..... eta pasarte hauek nahiko geldoak dira.

Zati hau pasa eta gero (liburuaren erdia), historiak abiadura hartzen doa eta azkenako zatia di-da batean irakurtzen da.

Atxagak liburu honekin aurreko liburuekin apurtu nahi izan du, kontakizuna beste garai batean kokatuz eta beste kontinente batean. Baina kontatzeko era, PERTSONA BERE BAKARDADEAren antza handia dauka. Pertsonaje bakoitzak bere barneko pertsonalitateekin eztabaidatzen eta halakoak.