Moldatu testua
Berri labur honetan, behin eta berriro erabili da ume hitza. Ordezkatu hitz hori, errepikapenak ekiditeko.
Saharako umeak iritsi dira bigarren familiarekin elkartzeko
Umeek urtebetez itxaron diete udako oporrei, eta azkenean heldu dira. Hala ere, denek ez dute gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera izaten. Horregatik, asko dira Euskal Herrian umeak udan bi hilabetez etxean hartzen dituzten familiak. Urduritasuna, beldurra eta zalantzak, baina batez ere gogoa eta ilusioa dakartzate; denbora asko daramate zain. Gaur helduko dira Euskal Herrira Saharatik etorritako umeak. Bi hilabete emango dituzte berena ez den etxe batean, berena ez den familia batekin; baina helburua hori da, hain zuzen, etxean baleude bezala sentitzea eta ingurune berri honetan zoriontsu izatea. Hala ere, antolatzaileek familiak jakinaren gainean jarri dituzte: ezinbestekoa da umearen amaren izena ikastea, eta hura erreferentziatzat izatea. Eragiketa sinple horren bidez umea errazago egokituko da egoera berrira. Gainerakoan, aparteko gomendiorik ez. Haur bakoitza mundu bat denez, pixkanakako elkarbizitzarekin ezagutuko dira bakoitzaren berezitasunak.
Iturria: http://gara.naiz.eus (moldatua)

Baimendutako saiakerak: 3
Kalifikazio-metodoa: Azken saiakera