Munduko Zazpi Mirari Berriak
Ezagutzen al dituzu Munduko Zazpi Mirariak? Eta Munduko Zazpi Mirari Berriak? 2007ko uztailaren 7an nazioarteko lehiaketa batean aukeratu zituzten munduko zazpi tokiei deritze. Enpresa pribatu batek antolatu zuen, Antzinateko Munduko Zazpi Mirariak oinarri bezala harturik. Bernard Weber zinegile suitzarrak, New Open World Corporation (NOWC) enpresa pribatuaren sortzaileak. abiarazi zuen ekimena.
Parte hartu nahi zuen edonork erakundearen webgunean e-posta bat erregistratu behar izan zuen eta bere gustukoak aukeratu. SMS bidez ere bozkatu ahal izan zen, baita ordaindu beharreko telefono zenbaki batera deituz ere. Praktikan, ez zegoen eragozpenik norbaitek behin baino gehiagotan bozkatzeko, beti ere, beste telefono edo helbide elektroniko bat erabiliz gero. Hautagai bakarraren alde bozkatu zitekeen eta, bi dolar estatubatuarren truke, ziurtagiri bat jaso. Erakundeak lehiaketarekin lotutako oroigarriak saldu zituen.
Hasieran, erakunde antolatzaileak egin zuen zerrenda luze batetik zazpi hautagai aukeratu zituen. Zerrenda gero handitu egin zen, jendeak edo herrialdeek halaxe eskatuta. Bozketaren azken hilabeteetan, ordura arte gehien jaso zituzten 21ek baino ez zuten parte hartu.
Gizakia bizi denetik 2000. urtera arte eraikitako eraikinak onartu ziren hautaketan, gaur egun zutik egon behar izateko baldintza soilarekin. Emaitzak 2007ko uztailaren 7an eman ziren ezagutzera, Lisboako Estádio da Luz futbol-zelaian, zeremonia bikain batean. Zenbait gonbidatu berezi bertaratu ziren, besteak beste, Cristiano Ronaldo futbolaria, Jennifer Lopez kantari eta aktorea eta Hilary Swank, Ben Kingsley eta Bipasha Basu aktoreak. (Iturria: Wikipedia, moldatua)
HAUEK DIRA MUNDUKO ZAZPI MIRARI BERRIAK:
