Etxe berri batera zoaz bizitzera bi ikaskiderekin. Hori dela-eta, zure gustuko txokoa diseinatzeko aukera edukiko duzu. Logela izan daiteke edo beste gelaren bat.

Horretarako:

  • Jaitsi plano-hutsa.
  • Inprimatu eta egin eskuz diseinuaren zirriborro bat.
  • Irudikatu zertarako erabiliko duzun txokoa.
  • Besteak beste, zehaztu zer elementu jarriko dituzun (altzariak zein bestelakoak).
  • Zehaztu, baita ere, non kokatuko dituzun elementu horiek.

Azken aldaketa: osteguna, 2017(e)ko abenduaren 21(e)an, 10:47(e)tan