Jaietarako araudia

Udaltzainburu berria etorri da herrira, oso zorrotza bera, eta jaietarako aginduen zerrenda egin du. Inauteriak dira herrian ospatuko diren hurrengo jaiak. Irakurri arretaz.

Inauterietako araudia

  • Garraio publikoa erabiltzeari esker, arazo asko ekiditen dira: zarata, buxadurak, poluzioa, haserreak...

01. Araua: Beraz, jaiek iraun bitartean, ezingo da autorik sartu herrian, ez egunez eta ez gauez. Ostalari eta dendariek kontuak atera eta bete ditzatela ondo biltegiak jaiak hasi aurretik.

  • Jaietan, jende asko elkartzeaz gain, bakoitzak askoz zabor gehiago sortzen du.

02. Araua: Herria zabortegi ez bihurtzeko, lagun-talde bakoitzak zabor-arduradun bat izendatuko du, sortutako zaborra biltzeko eta, beharrezkotzat jotzen den aldiro, zabor-biltzaileari deitzeko.

  • Mozorroen egunean, konpartsen musika ozenegi jartzeak gainerakoei entzun ahal izatea eragozten du.

03. Araua: Konpartsa bakoitzak udaltzaingora bidaliko du erabiliko duen musikaren kopia bat, bolumen errealean grabatua. Udaltzaingoaren baimenik gabe ezingo da musika jarri.

  • Frogatuta dago herritarren salaketei esker asko murrizten direla lapurretak eta delituak jaietan.

04. Araua: Hori dela eta, lagun-talde bakoitzak egunean salaketa bat jarri beharko du, gutxienez. Jo udaltzainengana edozein ordu dela ere.

  • Jaietako azken egunean, biharamunean lan egin behar dutenen atsedena ziurtatu behar da.

05. Araua: Horretarako, sardina lurperatzearekin batera, taberna guztiak itxiko dira.


Azken aldaketa: ostirala, 2017(e)ko abenduaren 15(e)an, 09:00(e)tan