Grabatu bideoa
Zeren gaineko bideoa grabatu nahi duzuen adostu eta gero, bideoa grabatuko duzue.
Bideoaren ezaugarriak:
- Gehienez, minutu bat iraun dezake bideoak.
- Oso bideo sinplea izan behar du. Zuen burua grabatu azalpena egiten, adibidez. Ez egin bideo-ediziorik.
- Sakelakoa, ordenagailuko webcam-a edo eskura daukazuen bestelako bideo-kameraren bat erabiliko duzue.
- Kontuz bideoaren tamainarekin; zenbat eta bideo handiagoa, orduan eta zailagoa izango da elkarbanatzea.
- Bideo grabatutakoan, helarazi irakasleari karpetara igo dezan (edo bota forora, bestela).
|
AURREZ AURREKO SAIOAN edo FOROAN egin dezakezue lana.Aurrez aurrekoan egiteko: Jarri bikoteka, aukeratu gaia, prestatu eta grabatu bideoa. Grabatu eta gero, eman irakasleari karpetara igo, eta besteek ikus dezaten. Egindako guztiak ikusi ondoren, erabaki zeinek jasoko duen sari nagusia, eta zeinek bigarren saria. Foroan egiteko: Bakoitzak bideo bat grabatuko duzue, eta forora bota. Astebetera, sartu berriro foroan, eta bota mezua bideo irabazlea, eta bigarren sariduna aukeratuta. |

Azken aldaketa: asteazkena, 2017(e)ko abenduaren 20(e)an, 16:49(e)tan