Aurkezpena

Etxean aurrezteko hamar aholku dituzu segidan. Bat irakurri, prestatu azalpena eta ikaskideei azalduko diezu foroan. Lehenik eta behin, irakurri sarrera eta aukeratu aholku bat.


Sarrera:

Urte-hasieran galdetu genizuen zer gai jorratu beharko genituzkeen blog honetan, eta aurrezpena izan zen aipatuenetariko bat. Ez da zaila arrazoia irudikatzea: aurreztea familia guztien lehentasunetako bat da. Baina, nola aurrezten da? Erantzuna dezentez zailagoa da, baina aholku batzuk ematen ahaleginduko gara. Ea zerbaitetarako balio dizuten.

Espero dugu, behinik behin, zeure ohiturei buruz hausnartzeko balioko dizutela, baldin eta datorren ikasturte honetan aurreztea komeni zaizula pentsatzen ari bazara.


 

(Laboral kutxaren blogetik hartu eta moldatua).