Zerrendatu eraman beharreko 3 gauza
Demagun bidaia-agentzia bateko liburuxka idaztea eskatu dizutela. Bi bidaietara zer eraman behar duten bidaiariek idatzi behar duzu: bata Amazoniara eta bestea Ipar polora. Aukeratu bat eta esan zein hiru gauza eramango zenituzkeen eta arrazoitu, adibidean bezala, ...-(e)nez egitura erabiliz; nahi izanez gero, erabili emandako aukerak.
IKUSI ADIBIDEA:
Zer eramango duzu Amazoniara?
Adibidea: Eltxoen ziztadek gaixotasunak transmititzen dituztenez, lotarako eltxo-sarea eramatea ezinbestekoa dela uste dut
Idatzi ondoren, irakurri zure ikaskideek egin dutena; aukeratu bat, eta idatzi mezua xehetasun gehiago eskatzeko edo zalantzak argitzeko.
Erantzun adibideari: Eltxoen kontrako sarea eramatea baino hobea da eltxoak uxatzeko likidoa eramatea. Ni behin izan nintzen Amazonian, eta oso ondo ibili nintzen AUTAM produktua erabilita.