Ni trebea naiz...
Idatzi mezua eta azaldu zertan zareten trebeak; ikaskideek asmatu egin beharko dute zein den zuen lanbidea.
ADIBIDEA: Ni trebea naiz adarra jotzen eta jendeari buruko mina eragiten. Asko hitz egiten dut, eta jendeak entzun behar nau. Horregatik, trebea naiz ahotsa erabiltzen. Pazientzia asko behar izaten dut nire lanean; beraz, hobe aurretik kafe gehiegi hartzen ez badut. Gehienek uste dute trebea naizela gauzak erakusten, baina ez da egia; horretan baino, trebeagoa naiz galderei galderekin erantzuten. Zein da nire lanbidea?

ERANTZUNA: irakaslea naiz.
Foro honek partaide bakoitzari eztabaidagai bat hasteko aukera ematen dio.
Oraindik ez dago eztabaidagairik foro honetan