Erantzun eskaerari

Erantzun kopurua: 0

Kide ugariko familia honetan, kexu dira aisialdirako zailtasunak dituztela-eta. Herri-aldizkariaren gutunen atalera idatzi dute laguntza eske. Irakurri zer dioten, eta eskaini zeure laguntza. Erabili, gutxienez, hiru testu-antolatzaile. Begiratu ikaslearen liburuko jardueran, edota erabili lehendik dakizkizunak.

Kaixo guztioi: Laguntza eskatzera gatoz gutunen txoko honetara. Gure familian bost seme-alaba, aita eta ama gara. Horrenbeste garenez, ia ezinezkoa egiten zaigu aisialdiko ohiko ekintzetan parte hartzea: Zinemara joatea, antzerkira… eta, zer esanik ez, etxetik kanpo otorduak edo egonaldiak egitea. Oztopo nagusia ekonomikoa da, gastu handia izaten delako; baina garraioan, edota ostatuetan ere ez dugu erraztasunik izaten. Zure lanbidea edo negozioa dela-eta laguntza emateko moduren bat bururatzen bazaizu, eskertuko genizuke.
Mila esker!

Ainhoa eta familia

IDEIAK:

  • Negozio baten jabea zarelako, beherapena eskainiz.
  • Furgoneta edo txofer-zerbitzua eskainiz.
  • Ostatua eskainiz,
  • ...

Kaixo, Ainhoa eta familia: ____________(izena) naiz, eta zuei laguntzeko ideia bat bururatu zait. Ea zer iruditzen zaizuen nire eskaintza...

Idatzi laguntza-mezua.