Bai, ziztu bizian aldatzen da dena: lekuak, gauzak, jendea... Horregatik, noizean behin komeni da atseden hartu eta atzera begiratzea.
Horrelako zerbait egingo duzu foro honetan. Argazki zaharrak bildu nahi ditugu bertan; beraz, bota hona eskura dituzun argazki horiek. Gauzak, lekuak, pertsonak (janzkerak, itxurak) izan daitezke: zuretzat, garai bateko kontuen adierazgarri direnak.
HORRETARAKO:
- Topatu argazki zaharra (paperean baduzu, eskaneatu edo egin argazkia sakelakoarekin).
- Idatzi mezua argazkia aurkezteko: zer den, nongoa, zein garaitakoa...
- Txertatu argazkia mezuan, eta bidali forora.
- Irakasleak karpeta batean bilduko ditu jasotako argazki guztiak.
