Katalunian arrakasta handia izan zuen Mercé Rododera idazleak, eta baditu liburu batzuk euskarara itzuliak. Tartean "Diamantearen plaza". Orain irakurri berri dut eta esan beharra daukat ez dudala oso gustura irakurri. Itzulpenak ez du horretan eraginik izan, inondik inora. Istoria bera izan da heldu ez nauena. Gerra gaian kokatutako istorioa da. Bikote baten garapena kontatzen du. Garai hartako Bartzelona eta garai hartako gizartea ondo deskribatzen du, baina peertsonaia nagusiaren ikuspegitik, eta nik ez dut jakin haren lekuan jartzen. Beraz, ezin izan dut gozatu. Agian berriro irakurri beharko nuke, beste noizbait ere gertatu izan baitzait bigarren aldiz irakurritakoan aurrekoan ez bezala gozatzea. Gustura jasoko nuke besteren baten iritzia.