Ipuin bilduma hau oso interesgarria dela iruditu zait. Idazleak, Katixa Agirrek, edozein etxetan edo pisutan gerta litezkeen gaur egungo gertaerak kontatzen dizkigulako. Horretarako, erabiltzen duen idazkera erraza eta ulergarria da eta aukeratutako pertsonaiak erakargarriak dira.
Katixa Agirreren bigarren ipuin bilduma da. Sei ipuinetan idazleak eszenatoki bera erabiltzen du: etxea.
Batzuentzat izango da aterpe berezi bat, beste batzuentzat etxea da amodioa aurkitzeko leku bat. Eta beste esanahi batzuk agertzen dira liburu honetan jakiteko zer den etxea: independentzia, bakarnea, besteak beste. Ahaztu gabe gaur egun pisu bat erosi eta gero, bizitza osorako zor bat da. Edo alokatzea erabakitzen duenarentzat izugarrizko abentura bat izan liteke (berrikuntzak, auzokideekiko iskanbilak,…).