Koltxoia

Koltxoia

Begoña Martin Alfonso -
Erantzun kopurua: 0
Egun hauetan liburu berezi bat irakurtzen ari naiz.
“Mende Berrirako Ipuinak. Antologia”, Mari Jose Olaziregik (euskal idazlea, literatura-irakaslea eta kritikaria da) antolatu duen liburu bat ipuinez beteta.

Euskal ipuinen antologia honetako bigarren ipuinari dagokionez, “Koltxoia” (Harkaitz Canoren lan bat), pasa den astean irakurri nuen eta aitortu behar dut izugarri gustuko dudala. Idazleak ipuin grisa eta interesgarria kontatzen digu, nire ustez. Karabana batean bizi diren aita eta bere semeari buruzko istoria hunkigarria da. Bizitza gogorra daukate, karabana zikin, txiki eta penagarri batean (imajina ezazue, kolxoi zahar bat funtsezkoa da), beti herriz herri ibiltzen dira, lapurtzeagatik arazoekin.

Menpekotasuna, etorkizun eta itxaropen eza, bizirik irautea... ezaugarri batzuk dira.
Nahiz eta ipuin laburra izan, istoria txiki honetan imajina dezakegu zein gogorra diren aitaren bizitza, eta batez ere, semearen bizitza. Gainera, elkarrekiko harremana arraroa edo, hobeto esanda, berezia da. Bizitza arazoz beteta eta aldakorra izan arren, semeak dio aita ulertzen duela edo onartzen duela.

Idazleak, Harkaitz Cano, Nueva Yorken bolada bat igaro ondoren, hiri hori agertzen da sarritan bere liburuetan, erreferente bat da, kasu honetan bezala.