Ekialdetik etorri zen enara.

Ekialdetik etorri zen enara.

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0
 Xabier Etxaniz Rojo idazlea ez geneukan zerrendan sartuta eta hiru taldekidek bidali dituzte iritziak. Honekin beraz, dagokien lekuan sartu baino ez ditut egingo: Xabier Etxanizen foroan,"Ekialdetik etorri zen enara" lilburuaren inguruko eztabaidan. Bide batez, mila esker Begoñari bere lehenengo iritzia bidali duen honetan.

Bernar Etxeberria asteazkena, 18 urtarrila 2012, 23:38

Honako liburu hau ez da ohiko eleberria, ez kronika hutsa. Kronika bada, nazioarteko adopzio baten kronika, baina ez horregatik kontaketa hotza, ez. Irakurlearengandik gertu dago idazlea, bere bizipenak zureak egiten ditu, estutasuna zein bizipoza sentiaraziko dizu, bere galderek hausnartzera eramango zaituzte, zer pentsatua emango dizu eta agian, neroni bezala, poz-malkotxoa eragingo.
Erritmo bizia du kontaketak, hizkuntza landua baina ulerterraza aldi berean.
Gozatu bihotzetik sortutako gauzez!


Gurutze Arrieta osteguna, 19 urtarrila 2012, 10:47


Bukatu berri dut eskuartean nuena eta "Ekialdetik iritsi zen enara" Xabier Etxaniz Rojorena hartuko dut orain, Bernarren azalpenak liburua irakurtzeko gogoa piztu dit eta. Esango dizuet.


Begoña Martin osteguna, 26 apirila 2012, 20:26


Pasaden hilabetean “Ekialdetik iritsi zen Enara” irakurri nuen. Eta gomendatzen dut irakurmena atsegina izan da eta. Nire ustez, liburu honekin gertatzen dena da irakurtzean gero eta interesgarriagoa dela, baina bigarren partean, protagonistak Chinara heltzen direnean eta mundu desberdin hori ezagutzen dutenean. Alde batetik, idazleak (Xabier Etxaniz Rojo) kontatzen du nolakoa den hango jendea, zertan lan egiten duten, zeintzuk diren haien ohiturak,...

Hemengo jendearekin kontrasteari buruz hitz egiten duenean onena dela pentsatzen dut.

Bestetik, idazleak bere istoria erreala kontatzen duenez, bere sentimenduak oso argi adierazten ditu eta hori gustatzen zait. Batez ere, bere bizitzan alaba berria agertzen denean... Momentu hori hunkigarria da. Gainera, liburua oso erraz irakurtzen da. Hiztegia eta esapideak ez dira zailak ulertzeko.

Baina uste dut liburuko hasiera astuna dela. Ideia orokorrei buruz hitz egiten ditu eta nire iritziz, ausnarketa horiek aspergarriak dira. Bukatzeko, esango nuke beste bukaera bat irakurtzea gustatuko litzaidakeela. Adibidez, jakitea zer gertatzen den Donostiako familiak alaba berria ezagutzen duenean