Aspaladikoa da liburu hau, 1994koa hain zuzen ere (atzo goizekoa). Baina nik orain irakurri dut. Gustura irakurri dut. Liburuaren atzekaldeko azalpenak irakurrita animatu nintzen irakurtzen eta han zioena bete egin du liburuak: "Inklusa batean haur bat utzi dute gauez, Beñat du izena, baina ez du gurasorik ezta abizenik ezagutzen. Bere bakartasunetik aurre egin beharko die inguruan sortu eta mamituko zaizkion grina, lelo eta arazoei."
Nafarroan kokatuta dago. xx.mende hasierako baserri giroan hasi eta hiriraino eramango zaitu istorioak, Iruñaraino. Tartean, maitasun kontuak, gaztaroko lagun arteko harremanak, bizitzaren gordinkeriak eragindako bizipen garratzak, bizinahiaren indarra, apaiz etxeko giroa... hainbat eremutan sartuko zaitu. Egia esan, berehala heldu nau istorioak eta erraz irakurri dut, bukatu arteko atsedenik gabe.