KOMETA EHIZTARIA

KOMETA EHIZTARIA

Monika Perez -
Erantzun kopurua: 0
KOMETA EHIZTARIA. Khaled Hosseini. Itzultzailea: Josune Zuzuarregi.
Liburu hau Isak gomendatu zidan. Filma aspaldi ikusi nuen eta asko gustatzeaz aparte barruan geratu zitzaidan. Liburua ere izugarri gustatu zait. Istorioa polita bezain gogorra da. Afganistango ohituretan murgildu nintzen, hango janariak usaindu nituen eta han bizitako gatazkak senti nitzakeen. Bestalde, Josuneren idazketa itzela iruditu zait. Irakurtzen ari zarela ahazten duzun horietakoa. Niretzako hori artea da. Beraz, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.