KOLOSALA IZANGO DA

KOLOSALA IZANGO DA

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0

Orain arte ez dugu izan Joseba Sarrionandiaren arrastorik gure artean, eta oraingoan bat azaldu da. "Kolosala izango da". Nik neuk entzunda ere ez neukan liburu honen izenburua eta poztu egin naiz honi buruzko iritzia irakurri dudanean. Beraz hara hemen Joseba Sarrionandia ere gure artera. Bere beste libururen baten inguruko iritzia eman nahi izanez gero ere aurrera. Monikak bota du berea.

Monikak: Oso motza egin zait. Oso gustura irakurri dut. Zerbait dauka oso erakargarria egin zaidana.

Gerra Euskal Herriko herri batera nola ailegatzen den du gaitzat. Ikuspuntua mutiko batena da eta oso interesgarria. Entretenigarria da eta aldi berean gerra garai hura pixka bat gehiago ulertzen lagundu dit.