Oso motza egin zait. Oso gustura irakurri dut. Zerbait dauka oso erakargarria egin zaidana.
Gerra Euskal Herriko herri batera nola ailegatzen den du gaitzat. Ikuspuntua mutiko batena da eta oso interesgarria. Entretenigarria da eta aldi berean gerra garai hura pixka bat gehiago ulertzen lagundu dit.