GOSE JOKOAK

GOSE JOKOAK

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0
Taldekide batek gomendatuta hartu nuen liburu hau, eta sinopsia irakurrita zera pentsatu nuen:" Zer da hau?" Gustokoa izango al dut gai hau? Telebistan horrenbesteko arrakasta duten Reality Show horietako bat zen. Gainera, elkar hil eta irabazle bakarrak egin behar du aurrera lehiaketa horretan. Parte hartzaileak ez dira borondatezkoak, behartuak baizik, eta bizirik irauteko gainontzekoak hil egin behar dituzte. Herritarrek, bestalde, telebistaz ikusten dute programa osoa... beraz arraroa eta gogorra iruditu zitzaidan gaia. Hasi nintzen irakurtzen, ordea, eta berehara sartu nintzen, oso azkar heldu ninduen kontakizunak eta oso erraz irakurri dut. Hizkuntza maila aldetik ere ez zait iruditu zailtasuna duenik itzulpena den arren. Asko gustatu zait, erraz irakurri dut eta oso entretenituta ibili naiz liburua eskuartean izan dudan bitartean. Trilogia baten aurreneko liburua da, beraz gustura irakurriz gero badago irakurtzen jarraitzeko aukera ere. Ea zuei zer iruditzen zaizuen!