Langabezian dagoen gazte baten gorabeherek osatzen dute nobelaren mamia. Bizi den egoeretako bat, aitona zaintzeko haren etxera bizitzera joatea da. Hor elkartzen dira gaztearen eta zaharraren bi bizitza paraleloak. Hala nola, gerrateko gertaerak, gazte baten maitasun kontuak, familia kontuak eta abar. Gaia tristea izan arren interesgarria ere gertatzen da, egoera batetik besterako kontakizun aldaketak dituelako. Liburu arin eta irakurterraza da.