JOANAK JOAN

JOANAK JOAN

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0

Badakit zuetako batek  "Joanak joan" liburua irakurri eta gustura bukatu duela. Ea bere iritzia ematen digun. Eta beste bik gutxienez ere irakurrita duzue. Beraz, erne zer dioen batek, eta besteek ea erantzuten diozuen.

Nik neuk ere irakurri nuen, eta izugarri gustatu zitzaidan. Istorioaren barru-barruan sartu nintzen eta protagonistaren sentimenduak niregana iritsi ziren bete-betean. Esan behar dut negar anpulu batzuk ere izan zirela tartean.