Matrikulazio-aukerak

Boga 2-b

(AVISO: Si no entiendes la información que viene a continuación, tu curso es el Boga 1a)

Ikastaro hau egiteko gai izan behar duzu eguneroko gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzeko eta zeure ikuspuntua azaltzeko. Gai izan behar duzu lagunei edo familiakoei gutunak idazteko, gutunaren atalak errespetatuz eta ideiak ondo antolatuz (zure eta zure ingurukoen berri emanez eta gutunaren hartzaileez interesatuz). Gai izan behar duzu, ahoz nahiz idatziz, izandako esperientzia edo gertaeren lehenaldiko kontaketak egiteko, bai zuri gertatutakoak baita besteek kontatu diztutenaren zeharkako erreferentziak eginez ere.

Ikastaro hau amaitutakoan gai izango zara kultura orokorreko gai baten inguruan jasotako informazioa (entzunez nahiz irakurriz) egituratu (eskema), zeure hitzekin laburpena egin eta iritzia emateko. Gai izango zara lagun baten aholku eskariari gutunaren bidez erantzuteko, egoerarekiko sentimenduak adieraziz eta hartzailearekiko enpatia agertuz.

Zure mailaren erreferentzia bat nahi baduzu, hurrengo loturako testa egin dezakezu: 1B 5. urratsa (Boga 2b ikastaroaren mailakoa da). Dena den, soilik erreferentzia bat da eta, behin matrikula egin ondoren, zure irakasleak/tutoreak jarriko zaitu ikastaro egokian. 

Gonbidatuak ezin dira ikastaro honetan sartu. Mesedez, hasi saioa.