Ikastaro hau, zu bezala, C1 maila lortzeko helburua duten ikasleei zuzenduta dago. C1 mailako titulua lortzera begira jarriko gara, eta xede horretan lagunduko dizuten eduki nagusiak landuko dituzu hemen.
- 190 ordu guztira, urriaren 1etik ekainaren 16ra
- Astean 5 ordu bakarka
- Hamabostean behin ordu erdiko tutoretza (guztira 9 ordu)
- Gainontzeko orduak zeure beharren arabera tutoreak bideratuko ditu ikasturtean zehar.