
Ikastaro hau zazpi astekoa da; lau ekain eta uztailean izango dira eta hiru, irailean. Astero unitate bat izango duzu lantzeko, eta bertan teoria eta praktika uztartuko dituzu. Deskargatu ezazu eta unitatean zehar aurkituko dituzun ariketak egin bertan; era berean, amaieran azken jarduera bat izango duzu, non landutako xede nagusiak burutuko dituzun.
Deskargatutako dokumentuari alda iezaiozu izena (gehitu zeure izena amaieran) eta egindakoan txertatu jaso duzun lekuan bertan, irakasleak aurre aurreko tutoretza-saioarako zuzenduta izan dezan. Zuzendu ondoren, irakasleak berriro eskegiko dizu zuk ikusteko. Aztertu zuzenketak eta sortutako zalantzak tutoretza-saioan azaldu diezazkiokezu irakasleari.