Markatu kirolen bizitasun-maila
![]() |
Irakurri kiroldegiko eskaintzak bilduriko jardueren deskripzioa, eta markatu neurgailuetan zein bizitasun-maila (txikia, ertaina edo handia) duten.ausnartu eman duzun iritziari buruz, taldekideekin kontrastatzeko. AEROBICA Musikaren erritmoari jarraituz egiten den jarduera gimnastiko kardiobaskularra da. Ariketak koreografiari loturik egiten dira. Materialez (stepak, pisuak) edo materialik gabe egin daitezke, indartu nahi den gorputz-atalaren arabera. KICK BOXINGA Boxeoaren borroka-teknikak beste borroka-arteetako teknikekin bateratzen dituen kirol-jarduera da. STRETCHINGA Sistema pasiboa eta lasaia da; praktikatzen duenak ahalik eta luzatze handiena egingo du, gihar-sistema malgua izateko asmoarekin. Lesioei aurre hartzeko jarduera egokia da * Dokumentua jaitsi, bete eta bidal dezakezu, edo besterik gabe, argazkia egin ariketa osatuari eta hura bidali irakasleari. |
- 12 January 2021, 10:05 AM
