Joan eduki nagusira zuzenean
Primeran
Euskadi.eus - Eusko Jaurlaritzaren informazioa, tramiteak eta zerbitzuak
  • HABE
  • IKASBIL
  • IKASTEN
  • IRAKASBIL
  • LIBURUTEGIA
  • en
  • es
  • eu
  • fr
Ikasten
  • Hasiera
  • Egutegia
  • B2
    1. Saltzeko amuak 2. Zuek bai zuek! 3. Berdinetik berdinera 4. Hamaika ikusteko jaioko dira 5. Diotena diotela 6. Itsasoaren gazi-gozoak 7. Joan eta etorri 8. Berandu baino lehen 9. Denok gara ekonomia-eragile 10. Jolasa bertsotan 11. Begiak pantailari josita 12. Gogoan dut 13. Egia biribila 14. Ederra, benetan! 15. Ahosabaitik mundura 16. Zirt edo zart 17. Ezin geldirik egon 18. Esatea baino gehiago 19. Belarritik bihotzera 20. Aldaketa dakar
  • Gehiago
Euskara ‎(eu)‎
English ‎(en)‎ Español - Internacional ‎(es)‎ Euskara ‎(eu)‎ Français ‎(fr)‎
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Ikasten
Hasiera Egutegia B2 Tolestu Zabaldu
1. Saltzeko amuak 2. Zuek bai zuek! 3. Berdinetik berdinera 4. Hamaika ikusteko jaioko dira 5. Diotena diotela 6. Itsasoaren gazi-gozoak 7. Joan eta etorri 8. Berandu baino lehen 9. Denok gara ekonomia-eragile 10. Jolasa bertsotan 11. Begiak pantailari josita 12. Gogoan dut 13. Egia biribila 14. Ederra, benetan! 15. Ahosabaitik mundura 16. Zirt edo zart 17. Ezin geldirik egon 18. Esatea baino gehiago 19. Belarritik bihotzera 20. Aldaketa dakar
  1. Primeran B2 ikastaroa (1 eta 2)
  2. 10. ikastunitatea: JOLASA BERTSOTAN
  3. Irakurri artikulua eta aukeratu erantzun egokia

Irakurri artikulua eta aukeratu erantzun egokia

Osaketaren baldintzak




Irakurri artikulua, eta markatu irakurle batek ondo jaso dituen ideiak.


ZORTZI MOTXILA BETE LIBURU


Finala amaituta, eta amaitu aurretik ere, entzuleriari buruzko kritika dezente jaurti dira, itxuraz Amets Arzallusen alde lerratuegi azaldu zirelako; eta, han-hemen, hooligan hitza ere entzun izan dut finaleko ikusleei buruz aritzeko. Uler dezaket bertsolarientzat, batez ere Amets Arzallus ez diren beste zazpientzat, zaila izan daitekeela egoera, baina ez dut ulertzen hooligan taldea kakazteko hainbat kritikariren tema, aspaldikoa baita bertsogintza kultur jarduera kirol-jarduera bilakatzeko tema, bai Elkartearen aldetik bai bertsolarien eta kritikarien partetik.

Roland Barthesek zioen beharrezkoa dela, obra bat epaitzeko, obra eta egilea bereiztea, hots, testua huts-hutsean hartu behar zela, egilea, hartzailea, egoera eta garaiak kontuan hartu gabe. Baina uste nuen teoria horiek iraganekoak zirela. Nola uler liteke bertsoa bertsolariarengandik aparte? Bertsoa, izan ere, ez da ahozko hitz- eta kontzeptu-konbinazio soila, eta ezin da bereizi konbinazio mirarizko hori konbinazioaren egilearengandik (ez eta hartzailearengandik ere). Bertsoa bertsolariaren ahotik heltzen zaigu, baita bertsolariaren nortasunetik (motxila horretan badute lekua hainbat ezaugarrik: generoa, janzkera, geografia, ideologia, jarrera...) eta nortasun horrek eragiten dizkigun sentimenduetatik ere. Ez hori bakarrik: entzuleak, bertsolariarekiko enpatiaren edo antipatiaren arabera ez ezik, haren biografi aren arabera ere epaituko du bertsoaldia, bere gustuei (estetikoak, pertsonalak, ideologikoak, geografikoak, biografikoak, etab.) jarraiki. Uste dut komunikazioa-edo esaten zaiola horri, eta hori, nire ustez, ez litzateke zigortu behar.

Beste gauza bat da bertsolari batzuen komunikazio-gaitasuna ertz soziologikotik hartuta aztertzea, bertsogintzaren fenomenoa abiapuntu hartuta bertso-jarduna bertsolari bakoitzaren profilarekin, garaiko jendartearekin, bertsoak sortu diren garai historikoarekin eta humus politikoarekin harremanetan jarrita ebaluatzea; uste dut publikoaren olatuak kriminalizatzea baino interesgarriagoa eta aberatsagoa litzatekeela.


Eider Rodriguez, bertsolari.eus (moldatua)


IDEIAK:
  1. Ez zaio ondo iruditzen txapelketako finaleko entzuleriak bertsolari jakin baten alde egitea.
  2. Bertsoak ezin dira ulertu egilearengandik aparte.
  3. Bertsolari baten alde egiteko, kontuan hartu behar da haren eta entzulearen izaera

* Dokumentua jaitsi, bete eta bidal dezakezu, edo besterik gabe, argazkia egin ariketa osatuari (liburua) eta hura bidali irakasleari.


  • Aukeratu_egokia.doc Aukeratu_egokia.doc
    2020(e)ko irailaren 28(e)n, 08:55(e)tan
Orri honentzako dokumentazioa
Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
Datu-atxikipenaren txostena
Eskuratu aplikazio mugikorra
HABE | Lege informazioa
Moodlek garatua

© HABE

AEK | ELKAR