Boga 2-a

(AVISO: Si no entiendes la información que viene a continuación, tu curso es el Boga 1a)

Ikastaro hau egiteko gai izan behar duzu eguneroko gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzeko eta zeure ikuspuntua azaltzeko, nahiz eta esaldiak oraindik sinple samarrak izan. Gai izango zara lagunei edo familiakoei gutunak idazteko, gutunaren atalak errespetatuz eta ideiak ondo antolatuz (zure eta zure ingurukoen berri eman eta gutunaren hartzaileez interesatu).

Ikastaro hau amaitutakoan gai izango zara eguneroko bizitzan, hurbileko gaiei buruz, informazio trukea egiteko. Gai izango zara izandako esperientzia edo gertaeren lehenaldiko kontaketak egiteko, bai zuri gertatutakoak baita besteek kontatu diztutenaren zeharkako erreferentziak eginez ere. 

Zure mailaren erreferentzia bat nahi baduzu, hurrengo loturako testa egin dezakezu: 1B 4.urratsa. (Boga 2a ikastaroaren mailakoa da). Dena den, soilik erreferentzia bat da eta, behin matrikula egin ondoren, zure irakasleak/tutoreak jarriko zaitu ikastaro egokian.