Boga 2-c

(AVISO: Si no entiendes la información que viene a continuación, tu curso es el Boga 1a)

Ikastaro hau egiteko gai izan behar duzu kultura orokorreko gai baten inguruan jasotako informazioa (entzunez nahiz irakurriz) egituratu (eskema), zeure hitzekin laburpena egin eta iritzia emateko. Gai izan behar duzu lagun baten aholku eskariari gutunaren bidez erantzuteko, egoerarekiko sentimenduak adieraziz eta hartzailearekiko enpatia agertuz.

Ikastaro hau amaitutakoan gai izango zara kultura orokorreko gai baten eskemaz baliaturik (eskema egina emango zaizu) azalpena egiteko eta mahai-inguruan gai horri buruzko iritzia emateko (labur bada ere, iritziak arrazoituz eta solaskideek adierazitakoari erantzunez). Gai izango zara idatziz kultura orokorreko gai baten inguruko azalpena egin eta iritzia emateko (nahiko modu sinplean bada ere, iritzi artikuluaren planifikazioaren atalak nabarmen izango dira: sarrera girotzea, ideia nagusien sekuentzia egokia eta amaiera).

Gaitasun horiek lortu behar dituzu Europako Markoko B1 maila edo HABEren 1. MAILAko azterketa gainditzeko.

Zure mailaren erreferentzia bat nahi baduzu, hurrengo loturako testa egin dezakezu: 1B 6. urratsa (Boga 2c ikastaroaren mailakoa da). Dena den, soilik erreferentzia bat da eta, behin matrikula egin ondoren, zure irakasleak/tutoreak jarriko zaitu ikastaro egokian.