Zornotzako Barnetegiak C2 mailarako online ikastaroa eskaintzen du. Ikastaroa asteka dago antolatuta, eta zenbait unitateren bitartez mailari dagozkion helburu orokorrak lantzen dira. Horiez gain, HABEren C2 mailako azterketa prestatzen da ikastaroan. Ikasleak 190 orduko dedikazioa eskaini beharko du, urritik maiatzera. Gainera, zenbait tutoretza-saio izango ditu ikastaroaren jarraipena egiteko. Orotara, beraz, 190 bat ikastordu izango dira; baina, horiez gain, C2 maila eskuratu nahi duen ikasleak aparteko lan autonomoa egin behar du (irakurri, entzun...). HABEk lan horretan 500 bat ordu eman behar direla aurreikusten du.

Ikastaro hau egiten duten ikasleek Zornotzako Barnetegian burutuko diren aurrez aurreko mintegietara etorri ahalko dute, edo, bestela, bide telematikoen bitartez parte hartu ere.

Izena emateko, ezinbestekoa da HABEren C1 maila egiaztatuta izatea edo agiri baliokidea (C1) izatea (admistrazioaren 3. HE, EGA...)