HABEren B2 mailako azterketa prestatzeko udako ikastaroa.

Ongi etorri! HABEren B2 maila lortzea erronka garrantzitsua da, eta gure helburu nagusia bide horretan behar dituzun tresnak ematea da, azterketara segurtasun osoz joan zaitezen.

Ikastaroaren Helburua Ikastaro honen helburu nagusia da HABEren B2 mailako azterketa gainditzeko prestatzea. Zure euskara maila lantzeaz gain, azterketaren behar, exijentzia eta formatura egokitzen lagunduko dizugu.

Zer landuko dugu? Azterketako lau trebetasunak (irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena) landuko ditugu. Hala ere, Idazmen-probari garrantzia berezia emango diogu.

Idazmena lantzeko, testu-mota desberdinak landuko ditugu, eta honako arloetan sakonduko dugu, HABEren zuzentzaileen irizpideak kontuan hartuta:

  • Egokitasuna: hartzailea eta komunikazio-egoera kontuan hartuta idaztea.
  • Koherentzia eta Kohesioa: ideiak argi, modu antolatuan eta lotura egokiekin egituratzen trebatzea.
  • Zuzentasuna eta Aberastasuna: egitura zuzenak eta hizkuntza-baliabideak erabiltzen trebatzea.

Horretaz gain, azterketako ohiko testu-motetan trebatzeko unitate praktikoak izango dituzu eskura.

Nola egingo dugu lan? Lau asteko prestakuntza-prozesua da. Malgutasuna eta jarraipen pertsonalizatua uztartuko ditugu:

  • Bakarkako lana (Moodle): Astero unitateak eta ariketak zure erritmoan egiteko aukera izango duzu.
  • Mintzasaioak: Astero ordubeteko aurrez aurreko saioak (zure maila bera duten ikaskideekin).
  • Tutoretza saioak: astero zure zalantzak argitzeko eta aurrerapena neurtzeko ordu erdiko aurrez aurreko saioak.
  • Zure beharretara egokituko gara: ez zara bakarrik arituko. Zure ariketak, idazlanak eta ahozko grabazioak zuzendu eta iruzkin zehatzak jasoko dituzu, zure arlo ahulak eta indarguneak argi izan ditzazun.

Zer lortuko duzu amaieran? Ikastaroa bukatutakoan, azterketa egunari aurre egiteko beharrezko tresnak eta estrategiak landuta izango dituzu. Gure helburua da azterketa irizpideak sakon ezagutzea, proben teknikak praktikatzea eta, azken batean, azterketa-egunean ahalik eta segurtasun eta lasaitasun handienarekin egoteko prestakuntza jasotzea.