Ikastaro honetan ahaleginduko gara ergatiboaren berezitasuna ulertzen. Izan ere, gure inguruko hizkuntza erromantzeek EZ duten ezaugarria denez, askotxo kostatzen zaie ikasleei zuzen erabiltzea.

Zuzentasuna da, ezbairik gabe, euskara onaren hiru zutabeetako bat; beste biak, egokitasuna eta jatortasuna lirateke, nonbait. Beraz, euskaraz zuzen, egoki eta jator sortzea da helburua. Eta, zuzentasunaren baitan, ergatiboa ondo erabiltzea funtsezkoa izaten da; gainerako deklinabide-kasuak ere, jakina, garrantzitsuak dira, baina, nolabait, ergatiboa eta mugagabea izaten dira akats-iturri nagusi euskaraz.

Baina, zer ote hizkuntza ergatiboa?