HABEk hurrengo urteetan euskara Internet bidez ikasteko INGURA autoikaskuntza-sistema multimedia berri bat eraikitzeari ekingo diola-eta, autoikaskuntza-sistemaren erabileran urteetako eskarmentua duten adituak bildu nahi izan zituen  2021eko apirilean Autoikaskuntza-sistema berri baten atarian izeneko tailerretan. 

Zenbait irakasle eskarmentudunen esperientziak elkarren artean trukatu nahi izan dira, baita aditu horiek HABEk hurrengo urteetan sortuko duen INGURA autoikaskuntza-eredu berrirako egin ditzaketen ekarpenak jaso ere.

Ikastaro honetan jaso eta partekatuko dira tailerrekin lotutako eduki zein iritziak.

Aurrerantzean, baina, INGURA egitasmoaren gaineko komunikazio- eta informazio-gune izango da ikastaro hau.