C1 mailak eraginkortasun handiaz komunikatzeko gaitasuna adierazten du, egokitasuna nahiz erregistroa errespetatuz, gaiak ezezagunak izan arren.
Maila honetako ikaslea gai da era askotako testu luzeak irakurtzeko eta, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antzemateko. Badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten, esapide egokia aurkitzeko ahalegin handia egiten ari denik sumatzen ez zaiola. Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin. Gai da testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko gai da, baita gai konplexuei buruzkoak ere.