Gabriel Aresti euskaltegia HABEk homologatutako euskaltegia dugu, 1978an Bilboko erdigunean sortua. Hiriburuko euskaltegi nagusia izanik, ibilbide luze honetan gure ikasgeletatik 60.000 inguru ikasle igaro dira. Esan daiteke Euskal Herriko euskaltegirik handiena dela gurea. Eskarmentua dugu, beraz, helduen euskalduntze lanean eta, horren lekuko dituzu Bilbon entzungo dituzun hainbat euskaldun, gure euskaltegitik igaroak baitira.
Guregana izaera anitzeko jendea hurbiltzen da, eta ikasteko hainbat aukera eskaintzen diegu. Aitzindariak izan gara eta bagara orain ere euskararen irakaskuntzaren metodo eraginkorrean. Uneoro baliabide egokiak ditugu oinarri, gure ikasleek eperik laburrenean emaitzarik onenak lor ditzaten.
Gainera, euskaltegia baino askoz gehiago da Gabriel Aresti: Zenbat Garak bere zerbitzu eta aisialdi egitura guztia jartzen du euskaltegiaren eskura (Kafe Antzokia, Bilbo Hiria irratia, Bakaikuko Etxea, Algara konpartsa, Gazteola umegunea, Kurkuluxetan...), ikasleek ikasgeletatik at ere modu naturalean eta motibagarrian ikasten eta egiten jarrai dezaten.
Info gehiago: www.gabrielaresti.eus