HERRIARI BEGIRA - 2. KAPITULUA
Arratsaldeko laurak iritsi dira eta eguraldi ona dago, paisaia gozatzeko. Malenak arretaz begiratu dio herriari. Herria oso polita iruditzen zaio. Hor dago hondartza, eta hor ibaia, kulunkan dabiltza txalupak. Hor dago portua. Herriaren inguruan menditxoak daude. Herri txiki polita da, baina eraikin itsusi hori, zer da?. Jende asko dator, udan. Aparkalekua egin dute eta gero merkataritza leku bat eraikitzen ari dira. Anttonek Malenari esan dio “Ikusten duzu kanpina hartan dauden etxeak? Eta ezkerraldeko etxe hori? Zein etxe? granatea ala urdina?. Granatea, hori da gure etxea.” erantzun dio Marianek. Eta lasai, herriaren mapa emango dizugula.
Malena apartamentu batean bizi da, Buenos Airesen, bi ikaskiderekin. Argentinan ekonomia txarra dugu, badakizue?. Hemen, soldatak altuagoak dira eta aurten dirua irabaziko dut. Datorren urtean, diru horrekin, nere ikasketak ordaindu nahi izango ditut, esan die Malenak haiei.
Anttonek Malenari esan dio: garbi daude gure kontuak, ezta?.Zuk Olatz eta Martin zaindu, eta etxeko lanak egin behar dituzu. Gure partetik janaria, ohea eta 250euro astean emango dizkizugu. Ados zaude?. Malenak beraiei galdetu die, ea noiz emango dioten egun librerik?. Lanean hasi baino lehen, atsedenetan pentsatzen?. Esan dio Anttonek, bere aurpegia ilundu bitartean. Begira, Antton lorezaina da eta nik familiaren dendan lan egiten dut. Astean atsedenerako egun bat dugu soilik.
Horregatik igandeetan, umeekin denbora pasatzeko aukera izaten dute. Haiek Malenari esan diote: “igandea libre hartu dezakeala”. Ongi da, konforme. Esan dio Malenak Mariani.
Geroago, autoz doazte hirurak etxera. Olatzek bere amaren mobilera deitzen du eta hau Martin ez dagoela konturatzen denean, sutan jartzen da. Martinek horregatik, zigorra izango duela, badaki. Marian haserretuta dago. Gero, Anttonek esan dio Mariani: lasai, utz ezazu!. Ez zaitez kezkatu, gero hitz egingo dugu etxean.