5. KAPITULUA
Buruko mina
Berandu zen eta Martin ez zegoen etxean oraindik. Afaria hozten ari zen eta Malenak gose zegoen, Olatz ogia jatenari zen, Marian apalategi bateko liburu bat ordenatzen ari zen eta Antxon oso haserre zegoen eta ukabilarekin jo zuen maia. Bat-batean,laguntza eskatu zuen Martinen ahotsa entzun zuen Antxonek kanpotik eta atera joan zen.
Lorategian etzanda zegoen Martin ikusi zuen eta Martinek esan zion laguntzeko eta ezin zela mugitu. Marianen eta Antxonen laguntzarekin barrura joan zen, sofara eta bere amak galdetu zion ea zer zuen eta erantzun zion buruko mina zeukala. Orduan, Marianek MAlenari eskatu zion komunatik termometroa ekarri ziola. Olatz isilik zegoen eta Xut haren ondoan. Marianek bere semeari besapean termometroa ipini zion eta lepoan zapi busti bat. Marianek Malenari esan zion Olatz bere gelara eramateko baina Olatzek hor egon nahi zuen, beraz, Marianek pazientzia galdu zuen eta gaizki hitz egin zion. Orduan, Olatz negarrez hasi zen eta Marianek barkamena eskatu zion eta esan zuen Malenak ipuin bat kontatuko ziola. Malenak esan zuen baietz eta hortzak garbitzera joateko, bitartean, hark kanpora Xut eramango zuela.
Geroago, kalean zarata bat entzun zuen eta galdetu zuen ea nor zebilen hor baina erantzunik gabe. Xut lasai zegoen eta Malenak azkenean esan zuen haizea zela eta barrura sartu zen. Martin hobeto zegoen, bere aitak esan zion sofan hobeto lo egingo zuela.