Badakizu?

View

¿Sabías que..? Do you know? Weisst du,  Saviez—vous que? Vôce sabia?


Veneziako inauteriak oso ospetsuak dira, baita Euskal Herrikoak ere. Irakurri testuak eta asmatu nortaz ari garen.

Los carnavales de Venecia son muy conocidos, también los de Euskal Herria. Lee los textos y adivina de qué personaje se trata.

BADABAT

Euskal inauteriak

Inauteriak mundu osoan egiten dira, Euskal Herrian ere bai. Herri bakoitzak bere ohiturak ditu, eta bere egunak ere bai.

Hemen ohitura desberdin asko ditugu. Herrietan pertsonaia desberdinak daude. Hauek dira batzuk:


Zakuzaharrak

Lesakako inauterietan izaten dira. Zakuzko jantziak eramaten dituzte eta jantzien azpian lastoa. Aurpegia zapi zuri batez tapatzen dute. Gauean egiten dute festa eta herriko haurrek zakuzaharren gainean salto egiten dute. Askotan lurrera botatzen dituzte eta jantziak hautsi.


Atorrak

Mundakako pertsonaia nagusia. Inauterietako igandean zuriz jantzita ateratzen dira kalera.  Buruan zapi zuria janzten dute. Musika jotzen dute, herrian ibiltzen dira eta, gero, portuan abesten dute.

Markitos

Zalduondokoa da Markitos. Zalduondo Araban dago. Jantzi beltza du eta asto gainean etortzen da. Markitos panpina da eta sei metroko makila batean jartzen dute. Arratsaldean erre egiten dute.


Mamoxarroak

Unanuako eta Altsasuko inauterietako pertsonaiak. Igandean Mamoxarro txikien eguna egiten dute eta 15/17 urteko gazteak ateratzen dira. Oso mozorro bitxia da, burdinazko karatula bat eramaten dutelako aurpegian. Herrian ibiltzen dira eta dirua eskatzen dute. Gauean afaria egiten dute. Makilak edukitzen dituzte. Trajea zuria da eta buruan zapi gorria eramaten dute.


Joaldunak

Zubietan eta Iturenen egiten dute festa hau. Zintzarri handiak jartzen dituzte gerrian eta, astelehenean, Zubietako joaldunak Iturenera joaten dira. Asteartean Iturengoak Zubietara. Bizkarrean ardi-larrua eramaten dute.

Zamaltzain

Zuberoako pertsonaia. Zuberoan maskarada beltza eta gorria dago. Gorriak dotore janzten dira. Zamaltzaina gorria da, pertsonaia ona, zaldia ematen du. Beltzak ez dira dotoreak. Antzerkia egiten dute eta godalet dantza ere bai- Baso ardoaren gainean egiten dute dantza.


Hartza

Leku askotan protagonista hartza da. Asteartean ateratzen da eta herrian gora eta behera ibiltzen da. Zaindariak lotu egiten du baina hartzak ihes egiten du. Mutilek sagar-dantza egiten dute.


Erraldoitxoak

Erraldoiak bi izaten dira. Panpinak dira eta bi emakume argal eta luze errepresentatzen dituzte. Soineko zuria eta jaka gorria izaten dute. Nafarroa Beherean dute ohitura hau.


Miel Otxin

Lantzeko inauteriko pertsonaia nagusiak Miel Otxin, ziripot eta perratzaileak dira. Astelehenean hasten da festa. Asteartean Miel Otxin plazara eramaten dute epaitzeko. Gero, tiroz hil eta erre egiten dute. Ondoren, suaren gainean zortzikoa dantzatzen dute. Lantziko inauteriak oso famatuak dira.


Kotilungorriak

Lau egunetan ospatzen dira inauteriak Ustaritzen. Herrian ibiltzen dira eta dirua eskatzen dute. Umeak beldurtzen dituzte. Gona gorria izaten dute eta ator zuria. Kapela luzea ere eramaten dute.

BADABI


Last modified: Thursday, 16 May 2019, 11:07 AM