Irakurmena eta azalpena: NOREN, NORENA, NORENAK

View

Irakurri Amaliaren eskutitza eta azpimarratu ulertu ez dituzun gauzak.

Lee la carta de Amalia y subraya o fíjate en las palabras y estructuras que no entiendas.

venecia

Gaur goizean logelatik irten eta gosaltzera joan naiz korrika eta presaka. Euskalduna hoteleko harreran “Ana Erneta andereñoa?” entzun dut. “Ana Erneta, gutun bat dugu hemen zuretzat”. “Niretzat? Zer arraroa!” pentsatu dut. Harrerako langileari eskerrak eman, sobrea ireki eta postal bat ikusi dut barruan. “Norena ote da hau? Michaelena? Gurasoena? Argentinako lagunena? Arraroa da, baina eskutitzak ez du igorlearen izenik, remitentearen izenik. Ireki egin dut eta irakurri egin dut. “Kontxo! Amaliarena da eta!”, esan dut. Amalia nire oso laguna da eta oporretan dago Italian. Eskutitzak oso pertsonalak dira, baina nik irakurri egingo dut. Zuek entzun eta ikasi:


Kaixo, Ana. Zer moduz?

Gu hemen oso ondo gaude. Italia oso polita da eta lagun asko egin ditugu bidaian. Lagun gehienak Euskal Herrikoak dira, baina Holandako bi ere etorri dira gurekin: Marc eta Leo dira, Amsterdamekoak dira. Begira, argazkian: Ezkerrera Marc dago, Ile kizkurra du eta beltzarana da.  Eskuinean dago Leo, ile luze horia du. Argazki hori Venezian atera dugu gaur goizean. Nik kapela beltza dut buruan, Leorena da. Oso eguraldi ona dago hemen. Jaiki, jantzi, gosaldu eta Frari elizara joan gara, han pintura asko daude: Bellinirenak, Tizianorenak... 

Gero, terraza batean lasai-lasai egon gara, ardo pixka bat edan dugu. Arratsaldean, Veneziako Guggenheim museoa ikusi dugu, oso polita da.

Gero,  gondola batean ibili gara eta bederatzietan hotelean afaldu dugu. 

Tira, Ana, ondo ibili, nekatuta nago. Nahi baduzu, e-maila idatzi. Badakizu nire helbidea. Datorren igandean hor izango gara. 

 

Agur, ondo ibili.

Amalia

zer

azalbat

azalbi

azal_hiru

azalau





Last modified: Thursday, 16 May 2019, 10:58 AM