10 aholku etxean aurrezteko
Osaketaren baldintzak
Aholkuak jaso eta azaldu
Izozten ikasi
Izoztea janaria alferrik ez galtzeko modu aproposa da; izan ere, gehiegitan alferrik galtzen dugu janaria eta, horren ondorioz, beste gauza batzuen artean, dirua galtzen dugu. Zerbait sobratzen dela? Pentsa dezagun beste jaki bat prestatzeko erabil dezakegun (lehen puntua funtsezkoa izango da kontu horretan). Ezin badugu, izozkailura. Ondo etiketatuta eta datarekin larrialdi bat baino gehiagotik atera gaitzake. Zalantzak badituzue izoztu daitezkeen janarien inguruan, hemen duzue zerrenda luze bat.