Prestakuntza-jarduerak

"La importancia de una buena base de datos para la reutilización de tareas" webmintegia

Argitaratua: Thursday, 17 March 2022, 10:15 AM
GIELE

Apirilaren 1ean izango da GIELEk (Grupo de Interés en Evaluación de Lenguas en España) antolatu duen La importancia de una buena base de datos para la reutilización de tareas webmintegia. UABko (Universitat Autònoma de Barcelona) Hizkuntza Zerbitzuko Rebeca García Rueda eta Laura Riera Grau izango dira bertan hizlari. Ordu beteko iraupena izango du, 16:00etatik 17:00etara hain zuzen.

Hau da laburpena:

Gaur egun, krisi bat bestearen atzetik datorkigunean, azterketetarako sortzen ditugun baliabide guztiak ondo baliatu behar dira. Datu-base on bat definitzen da bibliografia ugaritan, baita haren ezaugarriak definitzen ere. Esparru horretan murgiltzeko, item-banku bat zer den definitzen hasiko gara hezkuntzaren esparruko hainbat elkarteren eskutik; datu-base bat martxan jarri aurretik zer erabaki hartu behar dugun azalduko dugu, zer hartu behar dugun kontuan hura garatzeko eta zer egin behar dugun iraunarazteko. Oinarrizko kontzeptuekin ohituko gara, eta atea irekita utziko diogu gehiago sakontzeari zein praktikan jartzeko gogoari.

Izena emateko formularioa bete behar du interesa duenak; aurreko egunean bidaliko dute parte hartzeko esteka.