Prestakuntza-jarduerak
330 – Idazketa sortzailea: Nitik Gura (2016 / Bilbo)
- Atala:
- Egilea:
- Area of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa

- Atala:
- Egilea:
- Area of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Bisitak: 851
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakaslea |
Yolanda Arrieta – Freelance. Usurbil. |
Aurkezpena |
Gauzak idatziz kontatzeko entrenamendu bat da idazketa-tailerra. Tailer honetan, idazketa sortzailea landuko dugu, batik bat. Horretarako, euskarak -men atzizkiaz izendatutako ahalmenak jarriko ditugu martxan: ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, ukimena… Irudimena eta logika lagun bikiak direla ohartuko gara. A! Eta emoziorik gabe ez goazela inora. Aditza, gramatika, hiztegia, egiturak nahiz deklinabidea modu librean erabiltzeko saiakera bat izango da; idazlanak elikatzeko proposamen-multzoa; euskara NI-arekin konektatu eta besteokin partekatzeko praktika osasungarria. |
Antolatzailea |
HABE |
Hartzailea |
Euskaltegietako irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte. |
Ikastaro-mota |
Aurrez aurrekoa |
Datak |
2016ko irailaren 19, 20 eta 21 |
Ordutegia |
09:00 - 13:30 |
Lekua |
Bilbo. Euskararen Etxea (Agoitz plaza, 1) Metroa: San Inazio, Irteera: Lekeitio |
Izena ematea |
2016ko maiatzaren 18tik ekainaren 8ra. Izena eman |
Iraupena |
12 ordu |
Matrikularen prezioa |
52,10€ |
Matrikularen ordainketa |
Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (ekainaren 15etik 30a bitartean). |
Baldintzak |
Libreta polit, kutun, berezi bat ekartzea. |
Informazioa |
Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa. |