Prestakuntza-jarduerak

1206 - Emozioen kudeaketa eskolak ematean: komunikazio eraginkorra, egoera gatazkatsuen irtenbide.

Argitaratua: Friday, 22 April 2022, 9:36 AM
Nerea Mendizabal

Irakaslea

Nerea Mendizabal - Hezitzailea Komunikazio Ez Bortitzean

Aurkezpena

Ikastaro hau norberaren emozioak identifikatuz eta gainerakoenak ulertuz, komunikazio enpatiko eta asertiboaren bidez, euskara irakastean izan daitezkeen tirabirak modu egokian kudeatu nahi dituzten euskara-irakasleei zuzenduta dago. Ikastaroak alderdi teorikoa eta praktikoa landuko ditu.

Antolatzailea

HABE

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2022ko ekainaren 20, 22, 24 eta 27an

Ordutegia

09:30- 13:30

Lekua

Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Aurrematrikula

2022ko apirilaren 25etik maiatzaren 18ra bitartean, honako formulario hau betez.

Iraupena

16 ordu

Matrikularen prezioa

52,10 €

Matrikularen ordainketa

Aurrematrikula egin eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.

Comments

  • Thelia Illarramendi - Fri, 27 May 2022, 5:35 PM
    PDF dokumentuak ezin ditut ikusi
  • 2019anIñaki Murua - Tue, 31 May 2022, 3:46 PM
    Zein da erabiltzen ari zaren nabigatzailea, Thelia?
    Begira duzu deskargen karpetan ea han dagoen?
  • Thelia Illarramendi - Mon, 6 Jun 2022, 7:02 PM
    Firefox nabigatzailearekin aritzen naiz. Badaezpada deskargen karpetan begiratu dut, baina ez dago dokumenturik..
  • Thelia Illarramendi - Mon, 6 Jun 2022, 7:05 PM
    Chrometik sartu naiz eta lortu dut. Eskerrik asko laguntzagatik, estimatuta.
  • Thelia Illarramendi - Sat, 18 Jun 2022, 12:33 PM
    Kaixo. Programa gainbegiratzen aritu naiz, baina ez dut saioen ordutegirik topatu. 9:00etatik 13:00etara izango dira eskola orduak? Eskerrik asko.

Beste eduki interesgarriak

Nerea Mendizabal

1206 - Emozioen kudeaketa eskolak ematean: komunikazio eraginkorra, egoera gatazkatsuen irtenbide (bideo-laburpena)

2022ko ekainaren 20, 22, 24 eta 27an Nerea Mendizabalek "Emozioen kudeaketa eskolak ematean: komunikazio eraginkorra, egoera gatazkatsuen irtenbide" ikastaroa eman zuen, HABEk antolatuta. Beheko bideoan, ikastaro horretan landutakoaren laburpen mamitsua eskaini digu.