Prestakuntza-jarduerak
Prestakuntza-jarduerak
- Atalak:
- Prestakuntza-jarduerak
- Irakasbil kudeaketa
Jardun bikoa helduen euskalduntzean: online ikastaroak 2023an
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 1 December 2022
- Bisitak: 378
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
2023ko urtarriletik maiatzera bitartean elkarren osagarri diren bi ikastaro antolatuko ditu HABEk, egitasmo zabalago baten baitan. Ikastaro hauek online eta era asinkronoan egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Ikastaro bakoitzak 40 orduko iraupena izango du, 20 ordu bi ataletan. Nagusiki jardun biko ereduan ari den edo arituko den irakasleari begirakoak izan arren, bestelako ereduetan ari denarentzat ere guztiz probetxugarriak izan daitezke.
1217 - Jardun bikoa helduen euskalduntzean (I)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 30 November 2022
- Bisitak: 555
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Jardun biko ereduan ari diren edo arituko diren irakasleak orientatzeko helburu orokorra du ikastaro honek, horretarako estrategiak eta erremintak eskainiz. Edonola ere, bestelako ereduetan, online edo aurrez aurrekoan alegia, IKTak baliatzen direnerako ere aplikagarriak izan daitezke. Bi atal ditu: a) bi mundu plataformaren bidez konektatzea eta b) ikasleari bere ikaskuntzan laguntzea.
Hala, plataforma birtual bat diseinatzeko eta erabiltzeko oinarrizko printzipioak identifikatzea eta eredu honetan ikaskuntza-esperientzia esanguratsuak sortzeko jardunbide egokiak hautatzea izango da lehenengoren helburu orokorra. Bigarrenarena, aldiz, honako hauek identifikatzea: monitorizatzeko estrategia eta protokoloa zein ikasleari ikasprozesuan era eraginkorrean lagundu ahal izateko atzeraelikadura emateko baliabideak.
Arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegia (gaztelaniaz)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 11 November 2022
- Bisitak: 754
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azaroaren 22an (asteartea) eskainiko du José Ramón Rodríguez irakasle adituak. Bertan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu hemengo estekan aurkituko duzun formularioa.
El arte de dar clase (según un lingüista)
- Didakteka
- Sortua: 4 October 2022
- Bisitak: 618
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
2022/2023 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "El arte de dar clase (según un lingüista)" izeneko hitzaldian, bere ustez irakasle batek izan behar dituen 7 ezaugarriri buruz mintzatu zaigu Daniel Cassany, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea. Hemen ikus dezakezu hitzaldi osoa.
H09-22 ikastaroko sarrera-hitzak (Jokin Azkue)
- Bideoteka
- Sortua: 15 September 2022
- Bisitak: 114
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bideo honetan, Jokin Azkue HABEren zuzendariak H09-22 Udako Ikastaroan egindako sarrera-hitzak dituzue entzungai.
Daniel Cassany Comas, 2022/2023 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari
- Didakteka
- Sortua: 19 July 2022
- Bisitak: 798
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Daniel Cassany Comas doktorea izango dugu hizlari 2022ko irailaren 16an Donostian egingo den helduen euskalduntzearen 2022/2023 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Bingen Zupiria Gorostidi Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu jauna izango dugu mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, “Eskolak ematearen artea (hizkuntzalari baten arabera)”.
Zenbait web-mintegi maiatzaren hasieran
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2 May 2022
- Bisitak: 564
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Datozen egunotan egingo diren zenbait web-mintegiren berri izan dugu. Euskaraz izango ez diren arren, geure esparrurako ere interesgarriak izan daitezke. Honako gai hauek landuko dira: hizkunten irakaskuntza eta teknologia, bitartekotza eta egiaztatzegintza, ekintzara bideratutako ikuspegia eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria.
1209 - Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak.
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 22 April 2022
- Bisitak: 1314
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Ikastaro hau euskara-irakasleei zuzenduta dago, eta Euskaltzaindiaren arau gramatikalak betetzetik harago, edozein ekintza komunikatibotan hizkuntza kalitatez erabiltzeko gaitasun estrategikoa landuko da: hitz-ordena, testu-antolatzaileak, lexikoa, puntuazioa…