Prestakuntza-jarduerak

1209 - Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak.

Argitaratua: Friday, 22 April 2022, 9:34 AM
Patxi Petrirena

Irakaslea

Patxi Petrirena Altzuguren - Elhuyar

Aurkezpena

Ikastaro hau euskara-irakasleei zuzenduta dago, eta Euskaltzaindiaren arau gramatikalak betetzetik harago, edozein ekintza komunikatibotan hizkuntza kalitatez erabiltzeko gaitasun estrategikoa landuko da: hitz-ordena, testu-antolatzaileak, lexikoa, puntuazioa…

Antolatzailea

HABE

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Jardun bikoa

Datak

2022ko uztailaren 13, 15, 18 eta 20an, aurrez aurre 

8 ordu online (asinkronoak)

Ordutegia

09:00- 12:00 

Lekua

Aurrez aurre: Euskaltzaindiaren egoitza (Donostia)

Online: Moodle + Zoom

Aurrematrikula

2022ko apirilaren 25etik maiatzaren 18ra bitartean, honako formulario hau betez.

Iraupena

20 ordu

Matrikularen prezioa

52,10 €

Matrikularen ordainketa

Aurrematrikula egin eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, hemen izango duzu ikastarorako sarbidea.

Comments

    Beste eduki interesgarriak

    Patxi Petrirena

    1209 - Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak (bideo-laburpena)

    2022ko uztailaren 13, 15, 18 eta 20an, Patxi Petrirenak "Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak" ikastaroa eman zuen HABEk antolatuta. Bideo honetan, ikastaro hartan landurikoaren laburpena eskaini digu.